
Enpresa globala
Mundu mailako erreferente bihurtu gaituzten ia ehun urteen historia
Rocak 1917an ekin zion lanari; etxea berotzeko burdinurtuzko berogailuak egitea Gavàko lantegian (Bartzelona). Burdinurtuzko lehen berogailuen ondoren, galdaren ekoizpenarekin osatu genuen katalogoa eta, 1929an, behin betiko sartu ginen bainugeletara, bainuontzien ekoiztuta.
Gizarteak uraren kulturaren inguruan , dituen aldaketak beti arretaz hartuta -hauxe baita gure baliabide natural funtsezkoena-, 1936. urtean, bainurako portzelana egiten hasi zen Roca eta, 1954an, txorrotak egiteari ekin zion.
1990eko hamarkadan, taldeak nazioarteko lehen hedapen-faseari ekin zion, batez ere, merkataritza-ordezkaritzak irekita eta tokian tokiko merkatuetan lidergo zuten enpresekin hitzarmenak sinatuta. Portugal eta Frantziaz gain, Erresuma Batuan, Alemanian, Italian, Errusian, Marokon, Argentinan, Brasilen eta Txinan hedatzen hasi zen Rocaren merkataritza-presentzia.
Nazioartekotze-prozesuaren inflexio-puntua 1999an iritsi zen, Keramik Holding Laufen talde suitzarra erostean; bainurako portzelana ekoizteko laugarren enpresa zen mundu mailan. Laufen erosketeak presentzia txikiagoa zeukan merkatu estrategikoetan egonkortzeko aukera eman zion taldeari, , bereziki Ekialdeko Europan, Brasilen eta Estatu Batuetan.
2005ean, plan estrategiko zabala iragarri zuen Rocak, bainu-espazioaren sektorera bideratuta bete-betean eta, 2006rako, eskuratuta zuen mundu mailako lidergoa.
Gaur egun, 135 herrialde baino gehiagotara hedatu da Rocaren merkataritza-sarea, 76 ekoizpen-lantegi ditu eta 20.000 langileri ematen die lan mundu osoan zehar.