Berrikuntza

Berrikuntza

Gure apustua produktua sortzen denetik, ekoizpena, logistika eta banaketa gauzatzen diren arte

Rocaren premisa batek gure uste osoa adierazten du: teknologia arloko berrikuntza funtsezko osagarria da mailaz mailako garapena eta edozein jardueratako etengabeko hobekuntza lortzeko. Hori dela-eta, filial guztietan eta ekoizpen-prozesu osoan zehar teknologia aurreratuena erabiltzen dugu.

Rocak berrikuntzaren aldeko apustua egin du, sormenetik eta produktuaren diseinutik hasita eta ekoizpenera, logistikara nahiz banaketara iritsi arte. Teknologiaren bikaintasuna lantegi guztietara hedatzen dugu, mundu osoan, horrela sinergiak sortu eta ekoizpen-prozesu osoan zehar gorengo kalitatea bermatzeko. Lantegi guztietan izandako esperientzietatik abiatuta, gure produktu berrien garapen- eta ekoizpen-prozesu integrala hobetzen jarraitzeko lan egiten du Teknologia Sailak, teknologia- eta industria-gaitasunari dagokienez lehenak izan gaitezen.

 

 

Rocaren etengabeko teknologia-berrikuntzaren helburu bakarra hauxe da: bezeroei zerbitzurik hoberena ematea. I+G+b sailean, gizartearen beharrak eta gustuak aztertzen dira, produktuak merkatuko baldintza berrietara moldatzeko. Moldatze-prozesu hori ez da soilik modernotasun-printzipioen eta printzipio estetikoen arabera gauzatzen; pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko nahietik jaiotzen da.

Innovation lab

Roca-ren punta-puntako ekimena abangoardiako ikerketaren eta garapenaren alorretan

Roca-ren Innovation Lab kontzeptu-diseinatzaileen ekipo dinamikoa da, diziplina anitzeko eta nazioarteko esperientziarekin; helburu nagusia proposamen berritzaileak eskaintzea da, diseinu formal hutsetik harago.

Erronkei ikuspegi alternatiboetatik heltzeko prozesu eta lanabesei esker, taldea , bainugelako espazioan oraindik erantzun egokia ez duten egoerei irtenbideak bilatzen aritzen da.

Irtenbideak bilatzeko inspirazioa erabiltzaileen oraingo beharretatik ateratzen dute, baita hurrengo urteotan gizartean erabiliko ditugun parametroak zeintzuk izango diren kalkulatzeko aukera emanten diguten zantzueei erreparatzetik ere.

Iraunkortasuna, biztanleria zahartzea, bizimodu berriak eta, orokorrean, gure gizarteari, gure beharrei eta etxebizitzari eragiten dion edozein makro-joera hartzen da kontuan eta taldeak jasota uzten du Innovation Lab-aren lanetan.

Bainugelako produktuetarako soluzioak proposatzeaz gain, Innovation Lab-ek sailen arteko lan-saioak antolatzen ditu, produktu berriztatzaileak garatze aldera eta konpainiaren beste ekimenetan ere laguntzen du, horietako ikuspuntu ez hain konbentzionalek osotasunari balioa eman diezaioketelako.

Innovation Lab-aren xedea gure produktuek ezaugarri bereizgarriak izatea da, bezeroentzako onura argiak izan ditzaten. Inguru global eta aldakorrean enpresa iraunkorra izatea da etorkizunerako gure apustua, geroz eta zailagoak diren erronkei aurre egiteko.

Gure enpresa